Your Cart

2026.01.31 – 2026.02.28

MADDALEN ARTE GUNEA, HONDARRIBIA.

Hutsa-Desierta lurralde bat da, ikus daitekeenak eta ikusi ezin denak elkar ukitzen duten espazioa; kulturak, politikak edo sistemak ezartzen dizkiguten mugak edo gorputzean bertan daramatzagunak, zalantzan jartzeko gune bat.

Erakusketak nire obra plastikoa biltzen du, Miriam Loidik egindako lotka eta kotoizko paper artisauan sortua; Nepalera egindako nire bidaiako argazkiak, Laura Gallegorekin egingo dudan film esperimental baten parte izango direnak; eta Nepaldala GKEko nesken ilustrazioak, Katmandun eman nituen tailerretan sortuak eta gaur egun DANEBAT liburu solidarioan bilduak. Artelanak fanzine poetiko batean bildu dira, non proiektua sortu zuten galderak jasotzen dituen.

Kontrolaren eta autoritarismoaren oihartzunak arrastatzen dituzten formez inguratuta bizi gara oraindik ere; infantilizatzen duten eta autonomia murrizten duten formez inguraturik. Testuinguru horretan, hutsunea esperientzia komun gisa agertzen da: xede-hutsunea, nortasun-hutsunea, lotura-hutsunea da. Desiertak gelditzea eta entzutea proposatzen du: isiltasunean bizitzea, asperdurarako eskubidea ematea, eta gorputzari zer behar duen galdetzea, distrakzio automatikoekin anestesiatu gabe. Batzuetan nahikoa da presentziaren une bat argitasuna itzultzeko.

INAUGURAZIOA

Erakusketaren inaugurazioa urtarrilaren 31n, larunbatean, 11:00etatik 13:00etara izango da, Maddalen Arte gunean (Maddalen karrika kalea 5, Hondarribia). 11:30ean, Nepaldala GKEarekin batera aurkezpen txiki bat egingo da.  

ORDUTEGIA

Ate irekien ordutegia otsail osoan ostegun eta ostiraletan, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara izango da. Ordutegi horretatik kanpoko bisitetarako: julialasagoikoetxea@gmail.com.

TALLERRAK

Larunbatetan, 11:00etatik 13:00etara, adin guztietarako hiru tailer izango dira:

  1. Arte abstraktua Julia Lasarekin. Otsailaren 7a, larunbata (4–12 urte, 12 lagun) 1.taldea: 11:00 – 12:00 2. taldea: 12:00 – 13:00

Jolasaren eta sormenaren bidez formak, koloreak eta emozioak esploratzeko tailerra. Parte-hartzaileek pinturarekin eta adierazpen askerekin esperimentatuko dute, taldean sentsibilitate artistikoa garatuz.

  1. Meditazioa eta arte sinbolikoa Julia Lasarekin. Otsailaren 21a, larunbata, 11:00 – 13:00  (+12 urte, 12 lagun)

Barne-begirada eta sormena uztartzen dituen topaketa. Meditazio ariketak eta arte sinbolikoko elementuak erabiliz, parte-hartzaileek beren barne-mundua aztertuko dute eta sentsazioak formetan eta koloretan islatuko dituzte.

  1. Papel artisaua Miriam Loidirekin eta ilustrazio botanikoa Julia Lasarekin. Otsailaren 28a, larunbata, 11:00 – 13:00 (+16 urte, 12 lagun)

Esperientzia praktiko eta sentsoriala: papera modu artisauan sortzea eta ilustrazio botanikoa lantzea. Parte-hartzaileek erakusketako lanak sortzeko prozesua ezagutuko dute, eta aldi berean beren adierazpen sortzailearekin konektatuko dute.

ERAKUSKETAREN AGURRA

Erakusketa “txin txin” batekin amaituko da otsailaren 28ko tailerraren ondoren, 13:00etatik 14:00etara.

Bestalde, Nepalera Nepaldala GKEarekin elkarlanean egindako bidaian, Julia Lasak “DANEBAT” ongintzazko liburua sortzeko tailerrak eman zituen. Aurresalmentan lortu ahal izateko webgunea uzten dizuegu:

Obra guztiak salgai SHOPean edo nirekin harremanetan jarriz: julialasagoikoetxea@gmail.com.

0